Hartu ostatu

Ostatuak

Antsotegi xarma bereziko hotela da. 15 logela ederrek osatzen dute, denak ezberdinak baina eraikinaren jatorrizko egitura guztiz errespetatuz berrituak. Izan ere, hotela Erdi Aroko burdinola batean kokatuta dago, XIX. mende hasieran itxi zena. Gertu dagoen errota txikia martxan egon zen 50eko hamarkadara arte.

HBI01165
Altzaa auzoa 15
946 169 100
webgunea
antsotegi@antsotegi.com

Hotela

Mapan ikusi

Baketxea Baserria famili etxe bat da; eta zu ere, ohe bat, gela bat edo tokia alokatuta taldeko bat gehiago izan zaitezke. Ordu batzuk, egunak edo nahi duzun denbora... Ez gara hotel, aterpetxe, landetxe, nekazalturismo ez pentsio bat... nahi duzerako "zure etxea" baizik.

L-BI-46
Zeinka-Ziarregi auzoa 35
639760051 / 630593956
webgunea
baketxebaserria@gmail.com

Landetxea

Mapan ikusi

Ikestei baserria Ziortza-Bolibarko Iruzubieta auzoan dago, Lea Artibai eskualdean eta Markina-Xemeindik 2,5 kilometrotara. Bai jatetxea bai nekazalturismoa Ikesteiko familiaren ardurapean egon dira betidanik, beraz, bezeroek jasotzen duten arreta ezin hobea da.

KBI00079
Zeinka-Ziarregi auzoa 3
94 616 8127 / 669 716 079
webgunea
info@ikestei.net

Nekazal turismoa
Kalitate agiriak
Gastronomika

Mapan ikusi

Intxauspe landetxea XVII. mendeko baserri bat da, 2005ean landetxe bihurtzeko berriztatu zena. Lea-Artibai eskualdean dago, hordartzatik 10 kilometrotara eta Markina-Xemeingo naturaz inguratuta. Leku egokia da inguru baketsu batean atseden hartu eta gozatzeko. Zatoz ezagutzera!

XBI00011
Atxondoa auzoa 10
652 770 889 / 658 758 617
webgunea
casarural.intxauspe@gmail.com

Landetxea
Taxi zerbitzua

Mapan ikusi

Satzu landetxea Ubilla-Urberuagako auzoan dago, Markina-Xemeindik 3 kilometrotara. Inguru baketsu eta lasai batean dago, naturaz inguratuta. Hainbat mendi ibilbide daude inguruetan, eta kostaldetik gertu dago (15 km). Baserria XVI. mendeko da, baina jatorrizko egitura mantenduz berriztatu dugu, diseinu ukitu batekin.

XBI00075
Ubilla /Urberuaga auzoa 37
94 616 97 02
webgunea
satzu.landetxea@gmail.com

Landetxea
Taxi zerbitzua
Kalitate agiriak

Mapan ikusi

Txomin ostatua Etxebarriako erdigunean dago. Eraikuntza berria da, eliza eta frontoiaren ondoan kokatua. Giro lasaiaz gozatu ahal izango duzu ingurune baketsu batean. Erlaxatzeko leku ezin hobea.

HBI01195
Erbera 12
94 616 82 22 / 680 384 928
webgunea
info@txominostatua.com

Pentsioa

Mapan ikusi

Ziortzabeitia

Ziortzabeitia aterpetxea toki ezin hobean dago, Ziortzako kolegiataren oinetan, naturaz inguratuta eta kostaldetik gertu. Gozatu landa eremuaren isiltasun eta lasaitasunaz, ibiltzea zein bizikleta hartzea gustatzen zaienentzat aukera ugari eskaintzen duen toki eder honetan.

BBI00010
Goiherria 23
94 616 57 22
webgunea
info@ziortzabeitia.com

Aterpetxea

Mapan ikusi