Turismo kulturala

Jaiak

Karmen jaiak

Markina-Xemeingo jai nagusiak KARMEN JAIAK dira, uztailean.

KARMEN EGUNA uztailaren 16a izaten da eta normalean 4-5 egun irauten duten jaiak dira. Umeentzako, kuadrilentzako eta nagusientzako egitarau bereziak jasotzen duen jaiak dira.

Programa

Kartela ikusi

Argazkien albuma ikusi

Inauteriak

Inauteriak otsailean edo martxoan izaten dira.

Kartela ikusi

Argazkien albuma ikusi

Azokak

Markina-Xemein baserri inguruan kokatutako herria da. 300 baserri inguru dauden landa eremu zabal baten dago.

Baserri horietako batzuk bertoko lehengaiak erabiliz produktu ezberdinak ekoitzen dituzte: gazta, ogia, pastelak, ortuariak, txistorra, okela, txakolina, sagardoa… besteak beste.Produktu hauek salmentara jartzeko bitarteko desberdinak erabiltzen dira: herriko dendak eta erakusleiho garrantzitsuak diren AZOKAK.

Markina-Xemeinen 3 azoka egiten dira:

Maiatzeko hirugarren zapatua. Bertoko artzainek hazitako bildotsak burduntzian prestatu eta dastatzera ematen dira. Gainera, egun horretan bertoko produktuak erosteko aukera egoten da.
Otsaileko bigarren zapatua. Landare eta lore desberdinen erakusketa eta salmenta.
Urriko bigarren zapatua. Lea-Artibaiko ekoizleen abeltzaintza eta nekazaritza azoka da, eskualdeko garrantzitsuena. Egun horretan inguruko ganaduaren erakusketa egiteaz gain, Blond-Akitania ganaduaren Euskadiko txapelketa eta Euskal Herriko arraza animalien erakusketa ospatzen da. Baserriko produktu eta nekazaritza tresneriaren erakusketa eta salmenta.

Bisita gidatuak